XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAI Momentu batean itzuliko dela esan dit duela ordu laurden eta oraindik ez dut haren hanka-hotsik somatzen Nabaritu.

Hiru aldiz ireki dute ateren bat hor goian, baina lehendabizi aitona bat azaldu da, gero bere alaba izateko itxura guztiak zituen neska bat atzetik korrika joan eta aita deitu dionean, ziurtatu Frogatu, egiaztatu ahal izan dut nere susmoa Errezeloa eta azkenean, ez zahar ez gazte ez zen gizonezkoa.

Aitonak arratsaldeonak eman dizkit, seinale bazkalduta zegoela, neskak aurpegira begiratu ere ez dit egin, eta gizonezkoak aurpegira ez eta gainantzekoetara ere ez (aurrera besterik Baizik, baino ez zuen begiratzen).

Nik esango nuke aitona eta alaba hemen bizi direla eta gizonezkoa hemen ez bizitzeaz aparte ez dela oso gustora atera.

Bietako bat - edo hemen dentistaren bat bizi da eta handik zetorren, edota, amoranteak Maitalea, senarra uste baino lehen itzuliko dela eta lehenbailehen joateko esan dio, edo betirako.

Galdetu behar dizkiot detaile txiki hauek Axuni baldin eta noizbait azaltzen bada.

Hasieran eskaratze aurrean geratu naiz.

Baina ez nekien nola jarri, nora begira jarri alegia.

Atzerritar Kanpotarra batzuek kale baten izena galdetu didate, eta hemengoa ez naizela adierazten nahikoa lan izan dut.